Itxi

Gizartea

Aurpegi-kirurgia

Espainiako bigarren aurpegi-transplantea egin dute Andaluzian

Erredakzioa

Sevillako Virgen del Rocioko Ospitalean burutu dute ebakuntza eta 30 ordu iraun du. Espainiako bigarren aurpegi-transplantea da, lehena Valentzian egin zuten abuztuan.

Mediku taldeak, gaur 4:00etan, amaitutzat eman du aurpegiko ehunen ateratzea eta inplantea ardatz zuen ebakuntza Sevillako Virgen del Rocioko Ospitalean.

"Osasun lan taldearen koordinazioa bikaina" goraipatu du komunikatu batean Osasun Kontseilaritzak. Izan ere, protokoloa astelehenean, urtarrilak 25, 21:00ak aldera abiatu zuten eta atzo 05:30etan hasi ziren emailearen ehuna ateratzen. Jarraian, gaur goizaldean amaitu duten 30 orduko transplantea burutu zuten.

Hogeita bost espezialistek osatu dute talde kirurgikoa, hain zuzen, bost kirurgialari plastiko, lau aurpegi-masailetako kirurgialari, hiru anestesista, oftalmologo bat, 3 mediku egoiliar, sei erizaintzako profesional eta anaplastologo bat.

Andaluzian burutzen den lehen ebakuntza da hori, bigarrena Espainian eta bederatzigarrena munduan. Espainiako lehen aurpegi-transplantea abuztuan egin zuten Valentziako La Fe Ospitale Unibertsitarioan.