Mundua
Armak utzi zituzten
Bost taliban terroristen zerrendatik kendu ditu NBEk
Erredakzioa
Bostak talibanen komandanteak izan ziren, baina armak utzi eta babesa agertu diote Afganistango Gobernuaren adiskidetze planari.
NBEko Segurtasun Kontseiluak armak utzi zituzten bost komandante taliban ohi terroristen zerrendatik kendu ditu gaur, Afganistango Gobernuak abiatutako adiskidetze planaren baitan.
Kabulek duela zenbait urte aurkeztu zuen eskaria, baina orain arte herrialde batek galarazi egin zuen.
"Estatu kide batek balazta kendu du, eta beraz, automatikoki zigortuen zerrendatik ezabatu dituzte", azaldu dute iturri diplomatikoek.
Iturriak ez du zehaztu zein herrialdea izan den, baina AEBetako hedabidek batzuek ziurtatu dute Errusia izan dela. Mosku Afganistango Gobernuaren alde egiten duten talibanei zigorra kentzearen aurka agertu da orain arte.
Zigor sistema hori 1999an sortu zuten, baina irailaren 11ko atentatuen ostean zorroztu egin zuten. Zigorrek ondoko neurriek aurreikusten dituzte: Zigortuen finantza aktiboak izoztu eta herrialdetik ateratzeko eta armak izateko debekua ezarri
Gaur bertan, Afganistanen inguruan dauden herrialdeek babesa eman diote herrialde hartako presidentearen planari.