Itxi

Baskonia

H multzoa

Caja Laboral-Olympiacos: Hasi da Euroligako Top 16a

Erredakzioa

Ostegunean Top 16a hasiko da Baskoniarentzat. Gasteiztarrek Buesa Arenan Olympiacosen aurka jokatuko dute (20:45ean).

Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskoniak,&' || 'nbsp;Taquan&' || 'nbsp;Deanekin,&' || 'nbsp;Oleson eta Barac gabe, eta&' || 'nbsp;Eliyahuren zalantzarekin, Olympiacos hartuko du Buesa&' || 'nbsp;Arenan (ostegunean, 20:45ean), Euroligako&' || 'nbsp;Top 16aren aurreneko neurketan.

Lehenengo partida honetan lehenengo postuan amaitzeko aukerak jarriko dira jokoan, final-laurdenetan kanporaketa xamurragoa izateko helburuarekin.

Gasteiztarrak eta greziarrak dira,&' || 'nbsp;Khimki errusiarrarekin batera, H multzoko faboritoak lehenengo bi postuak eskuratzeko eta egutegiak bien arteko neurketa erabaki du lehenengo partidarako.&' || 'nbsp;Beraz,&' || 'nbsp;Dusko&' || 'nbsp;IVanovicenek ezin dute hutsik egin.

Aurreneko denboraldian bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten Top 16an eta orduko horretan Olympiacosek irabazi zuen. Horrek gasteiztarrak Regal Bartzelonaren aurka jokatzera derrigortu zituen, kantxa faktorea aurka zutela, eta azkenean ezin izan zuten Lauko Finalerako txartela lortu.

Caja Laboralen ezin izango dute Oleson eta Barac min hartuek parte hartu. Taquan Deanek bere kontratuan hitzartuta dituen Euroligako lau partidetatik lehena jokatuko du.

Lior Eliyahuren parte hartzea zalantzazkoa izango da azken ordura arte. Parte hartzekotan, hala ere, bere sasoi punturik onenetik urrun egingo du israeldarrak.

Lesioek Splitter bakarrik utzi dute Caja Laboralen taulapeko jokorako. ACBko jokalarik baliotsuenak lehia gogorra izango du Schortsanitis, Bouroussis, Vujcic edota Vasilopoulos bezalako jokalariekin.

Walter Hermannek lauko posizioan jokatu beharko du eta NBAn hiru denboraldi eman ostean, Europan erakutsi beharko du berezkoa duen kalitatea.