Itxi

Gizartea

Euskadi

EHUko ikerketa bat Microbiology aldizkariaren azalean

Erredakzioa

Mikrobiologia mailan ospe handia duen nazioarteko aldizkariak 2009ko abenduaren azalean publikatu du ikerketa, 155. zenbakian.

EHUko Kimika Zientzien Fakultateko Kimika Aplikatua Sailak egindako ikerketa baten argazkia izan zen Microbiology nazioarteko aldizkariaren azala 2009ko abenduan. Argazkiak proteina baten fluoresentzia erakusten zuen, onddo baten zelularen muineko batena hain zuzen.

Zelulen bizi-zikloaren etapetan nukleoak nola banatzen diren eta zein bilakaera izaten duten aztertzen ibili dira artikuluaren egileak. Medusa batzuek dituzten proteina fluorezenteak erabili dituzte horretarako. Unibertsitatearen arabera, “mikroskopioaren bidez zelulen mugimenduak identifikatu eta motorizatu ahal dira horrela”.

Ikerketa hori EHUko bi ikertzailek (Aitor Garzia eta Unai Ugalde doktorea) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) Ikerketa Biologikoen Zentroko beste bik (Oier Etxebeste eta Eduardo A. Espeso doktoreak) egin dute.

Unai Ugalderen laborategia izan da onddoen bizi-zikloan zehar zelulen garapena ikertu duena. Analisi hau landareen eta gizakien organismoak ulertzeko oso garrantzitsua da.