Itxi

Athletic Club

Centrales tocados

Espanyol-Athletic: Arazo gehiago erdiko atzelari postuan

Haritz Gallastegi

Lezama

Amorebietak ezin izan du entrenatu gastroenteritisak jota. Horrenbestez, Athleticek lehen taldeko fitxa egin dio Mikel Santamariari.

Ustaritz aparte entrenatu da bigarrenez Lezaman. Hasiera batean ez dauka arazo larririk, eta okerrik ezean ez du arazorik izango Espanyolen kontra lehiatzeko. Ustaritz kili-kolo dagoenez, atzora arte Amorebieta zen larunbatean jokatzeko inolako arazorik ez zuen erdiko atzelari bakarra. Atzoko kontuak ziren horiek. Izan ere, Iurretakoak ezin izan du entrenatu taldearekin. Gastroenteritisak jota dago eta ez da Lezamako berdegunean agertu. Dena dela, pentsatzekoa da larunbaterako prest egongo dela. Hala ere, horrenbeste arazoren aurren Athleticek lehen taldeko fitxa egin dion Mikel Santamariari. Bigarren taldeko 22 urteko atzelariak badaramatza aste batzuk nagusiekin entrenatzen, eta badirudi larunbatean beste urrats bat emango duela bere kirol ibilbidean. Lehen aldiz lehen taldearen deialdian sartu dezakete.

Lagunartekoa Leioaren kontra

Bestalde, Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Leioako Sarriena futbol zelaian etxeko taldearen kontra. Norgehiagoka horretarako hamabost jokalariko deialdia egin du entrenatzaile zuri-gorriak. Zortzi DIra lehen taldekoak eta beste zazpi beheko mailetakoak: Armando, Ramalho, San José, Borda, Castillo, Morán, David López, De Marcos, De Cerio, Gabilondo, Etxeberria, Larruzea, Aitor Fernández, Eraña eta Guillermo. Neurketa arratsaldeko 19:30etan hasiko da.