Albisteak
Tendentziak
Ausartzen zarete zapata hauekin?
Luzia Zugadi
20 zentimetroko takoia dute eta oso ezerosoak dira. Pariseko ibiltokietan aurkeztu ditu Alexander McQueen diseinatzaileak.
Azkenaldian ibiltokietan ikusi diren oinetako ausartenak dira. Monster Shoes zapatak desfilatzeko soilik erabili daitezke, eurekin ibiltzea lan zaila baita.
Hain zuzen ere, hainbat modelo profesionalek uko egin diote mota honetako oinetakoekin desfilatzeari, erortzeko beldurra dutelako.
20 zentimetroko takoia dute eta oso ezerosoak dira. Pariseko ibiltokietan aurkeztu ditu Alexander McQueen diseinatzaileak.
Bi motako Monster Shoes zapatak dute: Alien Shoe (estanpatu lisoa du) eta Armadillo (animalien azala imitatzen duten estanpatuak ditu) modeloak.
Baleteko zapatiletan inspiratuta diseinatu omen zituen oinetako hauek McQueenek.