Gizartea
Hezkuntza-neurriak
14 urterekin LH eta batxilergo artean hautatzea proposatu dute
Erredakzioa
DBHko laugarren maila bi profil izango lituzkeen ikasturte orientatzailea izango litzateke. Hezkuntza-aldaketak "bi hereneko babes parlamentarioaz" onartzea proposatu du Gobernuak.
Angel Gabilondo Hezkuntza ministroa autonomia erkidegoen Hezkuntza sailburuekin batzartu da gaur Madrilen. Egungo hezkuntza-sistema hobetzeko ehun neurri biltzen zituen dokumentua aurkeztu du sektore-biltzar horretan.
Ondorengo prentsaurrekoan Gabilondok ideia esanguratsuenak azpimarratu ditu. Alde batetik, Gobernuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek bi profilen artean&' || 'nbsp; aukeratzea proposatu du, bata Lanbide Heziketara bideratua eta bestea, batxilergora. DBHko azken ikasturtea beraz, orientatzailea izango litzateke 14 urteko ikasleentzat. Dena den, hautatuko profilak ez luke euren ondorengo derrigorrezko ikasketen aukeraketa mugatuko.
Bestalde, Gabilondo ikasleak gutxienez 18 urtera arte, derrigorrez ez bada ere, ikastearen alde agertu da eta 2020 urtean gazteen % 85 titulu bat izateko helburua ezarri du, lan merkatuan euren integrazioa bermatuz.
Hezkuntza ministroak nabarmendu duenez, hezkuntza-aldaketa legegile horiek "bi hereneko babes parlamentarioaz" onartu beharko lirateke bi alderdi espainiar nagusien adostasuna berma dadin.