Politika
Auzitegi Nazionala
Martitegi, Goikoetxea eta Artetxe auzipetu ditu Garzonek
Erredakzioa
2007ko abuztuan Guardia Zibilaren Durangoko koartelaren kontra egindako atentatuagatik auzipetzen ditu Auzitegi Nazionaleko epaileak. Erasoan bi guardia zibil zauritu ziren.
Jurdan Martitegi ETAko agintari ohia, Arkaitz Goikoetxea ''Bizkaia'' taldeko buruzagia eta Aitor Artetxe ustezko ETAko kidea auzipetu ditu Baltasar Garzon epaileak, 2007ko abuztuan Guardia Zibilaren Durangoko (Bizkaia) koartelaren kontra egindako atentatuagatik. Erasoan bi guardia zibil zauritu ziren.
Eraso terroristak, bi hilketa saikauntza, auto bat lapurtzea eta matrikulak faltsutzea, eta lehergailuak gordetzea egotzi die Auzitegi Nazionaleko epaileak autoan.
Gainera, 1,5 milioi euroko fidantza bateratua jarri die guztiei, erantzukizun zibila ordaintzea ziurtatzeko. Izan ere, atentatuak 1.551.170 euroko kalteak utzi zituen.
Hiru akusatuei auzipetzearen berri emateko otsailaren 8an deitu ditu Garzonek.