Mundua
Jazoera Belgikan
Bederatzi gorpu aurkitu dituzte eraitsitako eraikin batean, Liejan
Erredakzioa
Eraikina lurrera bota zuen leherketa antza gas isuri batek eragin zuen. Guztira 21 zauritu daude eta lagun bat bizirik atera dute. Agintariek ez dute baztertzen gaur pertsona gehiago aurkitzea.
Oraindik identifikatu ez dituzten bederatzi hildako aurkitu dituzte atzo leherketa baten ondorioz Liejan (Belgikako hegoaldea) erraustutako etxe baten hondakinen artean, tokiko agintaritzak gaur jakinarazi duenez.
Guztira 21 zauritu eta bizirik atera den hamabi urteko neskatxo bat utzi ditu leherketak. Astearte gauean jazo zen ezbeharra bost solairuko eraikin batean, ustez gas isuri batek eragindako leherketaren ondorioz.
Ondoko eraikinak behera etorri daitezken beldur, gaur jarraitzen duten erreskate-lanak tentu handiz burutzen ari dira. Agintariek ez dute baztertzen hondakinen artean lagun gehiago aurkitzea.
Agintariek ez dakite zehazki zenbat pertsona zeuden eraikinean jazoeraren unean, baina RTBF Irrati-telebista publikoak aurreratu duenez, beste hiru bikote egon litezke desagertuta.