Gizartea
Ceutan
Sei adingabe atxilotu dituzte ustezko eraso sexualak leporatuta
Erredakzioa
Biktimak atxilotuen klase kideak ziren eta ez zituzten erasoak guraso ezta irakasleen aurrean salatu horren ondorioen beldur.
Polizia Nazionalak sei adingabe atxilotu ditu Ceutan klase kideei behin eta berriro sexu-erasoak egitea leporatuta. Gainera, gazteek euren biktimak mehatxatzen zituzten ezer ez esateko.
Polizia Komisariak adierazitakoaren arabera, ikerketa urtarrilaren 15ean hasi zen, Familiarenganako Arreta Zentroak ikastetxe bateko hainbat ikaslek sexu erasoen biktimak zirela jakitean.
Agenteek erasoen arduradunak ikastetxe bereko ikasle batzuk zirela egiaztatu zuten. Biktimak atxilotuen klase kideak ziren eta ez zituzten erasoak guraso ezta irakasleen aurrean salatu horren ondorioen beldur.
Poliziak ustez erasoak pairatu zituzten nesken familiekin harremanetan jarri ziren eta ustezko errudunak identifikatu zituen.
Hasiera batean adingabe bat atxilotu zuten erasoen arduradun gisa, baina gero beste bost gazte ere atxilotu dituzte.