Politika
Ruiz Piñeiroren ordezkoa
EAEko Auzitegi Nagusiko ordezkariaren hautaketa, blokeatuta
Erredakzioa
Ruiz Piñeiro boto gehien (10) lortu dituena da; dena den, ez ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea izateko beharrezkoak diren 13 botoak bereganatu.
Gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea izateko Fernando Ruiz Piñeiro epailea izan da boto gehien lortu dituena, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko bilkuran egindako botazioan. 10 boto lortu dituen arren, ez ditu beharrezko 13 botoak bereganatu, Europa Pressi Kontseiluko iturriek jakinarazi diotenez.
Beraz, Ruiz Piñeiro EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidentea izango da, bete gabe dagoen postua bete ahal izan arte; izan ere, Ruiz Piñeirok orain dela urte bat bukatu zuela bere agintaldia.
Gaurko bilkuran, lau hautagaietako batek ere ez ditu lortu beharrezko botoak kargua hartzeko. Fernando Ruiz Piñeiroz gain, Jaime Tapia, Maria Victoria Cinto eta Manuel Diaz de Rabago ziren beste hautagaiak.
Hori horrela, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko ordezkariaren hautaketa blokeatuta gelditu da berriro ere. 2009ko martxoaren 26ko botazioan ere inork ez zituen boto nahikoak lortu.