Gizartea
Zamudioko Teknologia Parkea
Progenikak pertsonen neurrira egindako medikuntza zentro berria du
Erredakzioa
Giza-gaixotasun genetikoak sendatzeko teknologia garatzen du enpresak. 650 metro koadrotan zazpi laborategi hartzen ditu zentro berriak.
Progenika Taldeak zentro berri baten ateak ireki ditu Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio). Patxi Lopez lehendakaria eta Trinidad Jimenez Osasun ministroa inaugurazioa izan dira.
Halaber, Progenikako Antonio Martinezek eta Laureano Simonek parte hartu dute ekitaldian. Azken honek, enpresa "norberaren neurrira egindako medikuntzaren arloan munduan aitzindari" dela azpimarratu du eta euren "helburua" bere produktuek hiritarrek bizitza luzatzea eta hobetzea dela zehaztu du.
Giza-eritasun genetikoak sendatzeko teknologiaren garapenean espezializatua dago zentro berria eta In vitro diagnostiko-sistema teknika aurreratuenekin lan egiten du.
650 metro koadrotik gorako eraikinak I+Gko zazpi laborategi biltzen ditu, horien artean aipagarria da biotxipen ekoizpenera zuzendutakoa, 190 metro koadro baino gehiago ditu. Ireki berri duten zentroak geneak, proteinak eta segidak aztertzeko ekiporik modernoenak ditu, genomak eta proteomak banan-banan identifikatzeko
Progenika taldeak zortzi milioi euro inbertitu ditu Zamudion kokatutako eraikinean eta egun, 145 langiletik gora ditu.