Itxi

Primera RFEF

Lehen Multzoa

Bigarren B Maila: Eibar-Ponferradina, partida handia Ipuruan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Armaginak bigarren postuan daude sailkapenean eta liderra izango du aurkari igande honetan arratsaldeko 17:00etan.

Bigarren B Mailako Lehen Multzoak agur esango dio urtarrilari asteburu honetan 23. ihardunaldia jokatuz.

Partida interesgarriena Ipuruan izango dugu ikusgai igandean (17:00etan). Bertan, bigarren sailkatua den Eibarrek (44 puntu) Ponferradina liderra (45 puntu) izango du aurkari. Beraz, lidergoa dago jokoan norgehiagoka honetan.

Lemoa, Alaves eta Barakaldo, aldiz, play-off postuetara hurbiltzen saiatuko dira, baina aurkari zailak dituzte. Lemoak (5. postua, 33 puntu) Guijueloren aurka jokatuko du etxetik kanpora. Salamancako taldea jaistiera postuetan da eta aste honetan entrenatzailez aldatu du. Orain, Carlos Pouso euskaldunak zuzenduko du Guijuelo eta debuta Lemoaren aurka egingo du. Alaves zortzigarren postuan dago 33 punturekin eta Cultural Leonesaren aurka jokatuko du Reino de Leon zelaian. Barakaldo, 31 punturekin kokatu da eta Palentziaren aurka jokatuko du Lasesarren. Palentzia hirugarren postuan dago 39 punturekin.

Sailkapenaren behealdean euskal derbia izango dugu. Taxoaren Osasuna B eta Sestao neurtuko dira. Gorritxoek 29 puntu dituzte eta Sestao jaitsierako promozio postuan dago 23 punturekin. Salbazioa lortzeko borrokan ez sartzeko Bilbao Athleticek (13. postua, 26 puntu) garaipena lortu beharko du Lezaman Mirandesen aurka. Zuri-gorriak hiru puntura dute jaitsiera.

Azkenik, Izarrak partida garrantzitsua jokatuko du Zamoraren aurka. Nafarrak 19. postuan daude 20 punturekin eta Zamorak 26 puntu ditu. Garaipena lortuz gero, salbazioa lortzeko aurrepausoa emango luke Izarrak.

23. ihardunaldiko partidak Lehen Multzoan:

30/01 17:00 AT. OSASUNA B - SESTAO RIVER
30/01 20:00 BARAKALDO - PALENCIA
31/01 16:45 RACING FERROL - PONTEVEDRA
31/01 17:00 ATHLETIC B - MIRANDES
31/01 17:00 EIBAR - PONFERRADINA
31/01 17:00 LUGO - MONTAÑEROS
31/01 17:00 COMPOSTELA - CELTA B
31/01 17:00 ZAMORA - IZARRA
31/01 17:00 GUIJUELO - LEMONA
31/01 17:00 C. LEONESA - ALAVES