Itxi

Baskonia

Euroliga (Top 16)

Caja Laboral-Olympiakos,(85-89): Porrota, Top 16ari hasiera emateko

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Baskoniak partida ona jokatu du, baina aurkariaren kalitateak erabaki du neurketa.

Caja Laboral Baskoniak ez zuen ondo hasi Euroligako Top 16ko ibilbidea. Buesa Arenan 85-89 galdu zuen Olympiakosen aurka.

Partida hasieran Olympiakos bikain kantxaratu zen eta azkar hasi zen abantailak lortzen (2-7). Baskoniak ezin izan zuen erreakzionatu eta bosgarren minutuan greziarrak ziren nagusi markagailuan (8-15). Caja Laboralek ez zuen bere jokoa aurkitu eta lehen hamar minutuak 18-25eko emaitzaz bukatu ziren.

Bigarren laurdenean, ordea, Baskonia izan zen hasiera ona egin zuena eta aldeak murrizten hasi zen 5-0eko partzialarekin eta bi puntura jarri ziren (23-25). Momentu txarra pasa zuen minutu horietan talde greziarrak, baina ondoren esnatu egin zen eta abantaila garrantzitsuak hartzen hasi zen berriro. Partida 39-45eko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan Caja Laboral indartsu kantxaratu zen eta partida berdintzea lortu zuen laurdenaren erdialdera (45-45). Ondoren aurrea ere hartu zuten markagailuan gasteiztarrek, baina azken minutuetan asko parekatu zen jokoa eta Olympiakos bi puntuko abantailarekin iritsi zen hirugarren laurdenaren bukaerara (63-65).

Azken laurdenaren hasieran neurketa parekatuta egon zen, baina minutuak pasa ahala greziarrak nagusituz joan ziren. Azkenean, Olympiakosek lortu zuen garaipena (85-89).

Fitxa teknikoa:

85.- Caja Laboral (18+21+24+22): Ribas, English (2), San Emeterio (20), Teletovic (18), Splitter (10)-hasierako bostekoa-, Huertas (23), Herrmann (2), Dean (2), Singletary, Eliyahu (8).

89.- Olympiacos (25+20+20+24): Teodosic (14), Halperin, Childress (21), Kleiza (18), Schortsanitis (4)-hasierako bostekoa-, Papaloukas (4), Bouroussis (18), Penn (3), Vujcic (4), Mavrokefalides (3).