Itxi

Politika

Uniformeak

Herrizaingo Sailak ukatu egin du 'Udaltzaingoa' hitza kenduko duela

Erredakzioa

Udaltzaingoen uniformeetatik hitza kentzeko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egindako "maniobra" salatu du ELA sindikatuak.

Euskadiko udaltzaingoen uniformeetatik ''Udaltzaingoa'' hitza kenduko dutenik ukatu du gaur Herrizaingo Sailak, ELA sindikatuak hori salatu ostean.

Herrizaingo Sailak udaltzaingoen irudi koproratiboa indartu nahi duela azaldu dute Saileko iturriek, baina "ez du planteatu eta ez du planteatuko ''Udaltzaingoa'' hitza kenduko".

"2008ko maiatzaren 28an udaltzaingoen batzordean ezarritako gidoia jarraituko dugu; orduan bereizgarri bateratu batzuk ezarri zituzten, ''polizia'' hitza sorbaldan, ''Eguzkilorea'' udaltzaingo guztien irudi korporatibo gisa, ''Udaltzaingoa'' hitza uniformearen mahuka batean eta ibilgailuen leku batzuetan, edo udal bakoitzaren ezkutua agenteen mahukan", erantsi dute.

Euskadiko udaltzaingoen uniformeetatik hitza kentzeko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egindako "maniobra" salatu du ELA sindikatuak.

Herrizaingo Sailaren erabakia "ez du dagokion erakundeak hartu, Rodolfo Aresek zuzendutako Sailaren alde bakarreko erabakia da", azaldu du sindikatuak komunikatu batean.