Itxi

Ekonomia

2009ko azken hiruhilekoan

Microsoft konpainiaren mozkinak % 60 egin du gora

Erredakzioa

Softwarearen erraldoiak 6.660 milioi dolarreko irabaziak izan ditu. Konpainiaren hazkundea Windows 7 berriaren eskariak eragin du batez ere.

2009ko urritik abendura arte 6.660 milioi dolar irabazi zituen Microsoft softwarearen erraldoiak, iaz baino % 60 gehiago.

Urteko hirugarren hiruhilekoan, konpainiak gaur iragarri duenez, 19.020 milioi dolarreko fakturazioa izan zuen, iaz baino % 14 gehiago.

Mozkin operatiboak % 43 egin zuen gora, 8.510 milioi dolarrera heldu arte. 5.400 milioi dolar Windows eta Windows Live arloei dagokie.

"Windows 7 berriaren eskari bikainak" ekarri du konpainiaren hazkundea batez ere, esan du Peter Klein Microsofteko finantza arduradunak.

Windows 7 bezeroek nola hartu duten ikusita, konpainia pozik dela erantsi du Kleinek.