Teknologia
Datuen babesa
EEk Interneteko pribatutasunari buruzko araua modernizatuko du
Erredakzioa
Europako Erkidegoak datorren otsailaren 9an jakitera emango ditu datuen babeserako arauan egingo diren aldaketei buruzko ikerketen emaitzak.
Europako Erkidegoak 1995ko datuen babeserako araua modernizatuko du Facebook edo Twitter bezalako sare sozialen eragina kontuan izateko. Horrela adierazi du Informazioaren Gizarteko saila eramango duen Viviane Redingek. EEren datuen arabera, 41,7 milioi europarrek sare sozialak erabiltzen dituzte.
1995ko erkidegoko araudiak pertsona bati buruzko informazioa arrazoi legitimoengatik eta bere baimenarekin bakarrik erabili zitezkeela biltzen zuen.
Europako Erkidegoak datorren otsailaren 9an jakitera emango ditu datuen babeserako arauan egingo diren aldaketei buruzko ikerketen emaitzak.
Data horretan ere sare sozial nagusienek adin gabekoen informazioa ez erakusteko hartu zuten konpromisoa zenbateraino bete duten ezagutzera emango dute.