Reala
Anoeta
Reala-Las Palmas: Badago'o
Ander Altuna
Zubieta
Songo'o fitxaketa berria zerrendan ageri da Labaka eta Riesgorekin batera Las Palmasen aurkako partidarako (larunbata, 18:00etan).
Lasartek berak eta horrenbestez, minutu batzuk lehiatzeko aukera izan dezake. Beste bien kasuan aldiz, batetik, Labakak entrenatzailearen konfiantza osoa du eta behin izterreko minak atzean utzita jokatzeko moduan da eta bestetik, Asier Riesgok Bravoren hutsunea bete du. Bi hilabete igaro dira azkenengoz bere izena deialdian irakurri zuenetik. Hasieratik aritzeko aukera urriak ditu, ordea.
Ez dirudi hamaikakoan aparteko aldaketarik egingo duenik uruguaitarrak. Jokalarien jokabidea goraipatu zuen prentsaurrekoan eta sari bezala jarraipena izango dutela ondorioztatu daiteke. Itxura guztien arabera, Zubikarairen txanda izango da estrainekoz. Atzeko lerroan berriz, Labakaren arabera Gonzalezek hegalerako bidea egin lezake, baina ez dago garbi eskuinera eta ezkerrera joko ote duen. Zelai erdian zalantzarik ez dago eta erdiko aurrelaria Bueno izango da beste behin.
Sergio Kresic beteranoak zuzentzen du Las Palmas eta gaur iritsi dira Donostiara. Ez da gozoa izan inoiz kanariarrentzat bertan jokatzea. 30 bider neurtu dituzte indarrak eta behin baino ez dira gailen atera: 67/68 denboraldian. 24 porrot pilatu dituzte. Realak 25. eskuratu nahiko du, besteak beste, Elxeren kontrakoa laprastada baino izan ez zela frogatzeko.
Heldu den astelehenean itzuliko dira txuri-urdinak lanera.