Osasuna
Madrigal
Vila-Real-Osasuna: Juanfran eta Perez Burrull, berriz aurrez aurre
Asier Legarda
Taxoare
Iragan sasoian Santiago Bernabeun bi penalti jasan ostean egotzi egin zuen epaileak Juanfran.
Juanfranek sutan amaitu zuen lehia hura, Real Madrileko atzelariek berari egin bi penalti argiren ostean epaileak penaltiak ez adierazteaz gain txartel hori bana erakutsi baizion Juanfrani bi jokaldiotan. Perez Burrullek egotzi egin zuen Juanfran, eta Osasunak galdu egin zuen minutu askotan markagailuan aurretik izan arren. “Urtebete geroago elkar ikusiko dugu, baina partida arrunt bat da niretzat, betiko jarrera erakutsiko dut nik, eta Perez Burrull ere lana kondo egiten ahaleginduko da, profesionala baita. Une hartan ozen salatu behar izan genuen gertatutakoa, baina ahaztuta dago eta epailea agurtzeko arazorik ez dut izango nik. Hori bai, beste penalti argi bat egiten badidate eta adierazten ez badu erotzekoa izango da”, esan du Juanfranek gaur Taxoaren.