Gizartea
'Marta del Castillo' kasua
Carcañorentzat 52 urteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak
Erredakzioa
Haren anaiarentzat zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu dute, eta bost Samuel Benitez eta Maria Garciarentzat. Auzipetuek Barne Ministerioari 616.319 euroko kalte-ordaina ematea eskatu dute.
Miguel Carcañorentzat 52 urteko espetxe-zigorra - familiaren abokatuak eskatutakoa baino urtebete eta zazpi hilabete gehiago - eskatu du Fiskaltzak. Carcañok Marta del Castillo hil zuela onartu zuen. Hilketa, bortxaketa bi delitu eta osotasun moralaren kontrako beste delitu bat leporatu dio Fiskaltzak. Bien bitartean, Francisco Javier Delgado Carcañoren anaiarentzat zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu dute, eta bost Samuel Benitez eta Maria Garciarentzat.
Ministerio Publikoak akusazio idazkia aurkeztu du gaur. Auzipetu guztiei osotasun moralaren aurkako delitu bat egotzi die, izan ere, "egileak setati Martaren gorpua non den esatera ukatu dira, bertsio ezberdinak zabalduz, guztiak okerrak", Fiskaltzaren arabera.
Zentzu horretan, Maria Jose Segarra Sevillako fiskal nagusiak kazetariei azaldu dienez, auzipetuek Barne Ministerioari 616.319 euroko kalte-ordaina ematea eskatu dute, gorpua bilatzeko Gualdaquivir ibaian, Alcala de Guadairako zabortegian eta Camaseko udalerrian egindako lanen truke.
Gainera, Antonio del Castillo eta Eva Casanueva gaztearen gurasoei 160.000 euro ordaintzea eskatu du Fiskaltzak, eta 30.000 euro arreba bakoitzari, "alaba eta arreba hiltzean egindako kalte moralagatik, eta Martaren gorpua ez hilobiratzeagatik".