Ekonomia
PSOEren batzorde federala
Zapateroren ustez "zentzuzkoa" da erretiratzeko adina atzeratzea
Erredakzioa
Bestalde, gai honen inguruan hartzen den edozein erabaki adostasunean oinarrituta egongo dela hitz eman du presidenteak.
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak adierazi duenez, Gobernuak erretiroa hartzeko adina atzeratzearen inguruko proposamena "zentzuzkoa" da eta "Europako herrialde guztietan" eztabaidagai da.
Bestalde, gai honen inguruan hartzen den edozein erabaki adostasunean oinarrituta egongo dela hitz eman du presidenteak.
Erreforma "etorkizuneko belaunaldiek pentsio duina izateko pentsatuta" dagoela esan du Zapaterok PSOEren batzorde federalean.
Gobernuaren presidentearentzat "positiboa da herrialde batek bere pentsio sistemaren inguruko debatea" egitea.
Bestalde, atzo Gobernuak onartutako gastuen murrizketa ere defendatu du Zapaterok, helburua lau urtetan defizita txikiagoa izatea delako. "Esfortzuak egin behar dira" baina beharrezkoa da "garapen ekonomikoa" egoteko.
Horregatik, krisiaren ondorioak pairatzen diren garai honetan politika ekonomikoaren erabakiak defendatzea eskatu die Zapaterok bere alderdiaren agintariei.