Politika
Hauteskundeetara begira
Ez da posible orain subiranisten bilgunea sortzea, Aralarren ustez
Erreakzioa
Jon Abril alderdiaren kordinatzaileordeak gaineratu duenez, "deigarria da Batasunak ezer ez esatea gai honen inguruan".
Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordearen ustez, ez da posible subiranisten bilgunea egun sortzea, ez dagoelako horretarako "baldintzarik".
Abrilen arabera, baldintza garrantzitsuenak dira "ETAk iharduera bertan behera uztea edo Batasunak ETAtik erabat aldentzea, itxaron beharko da ikusteko zer proposatuko duen".
Horrez gain, "goiz" da koalizioaz hitz egiteko, datozen hauteskundeetara begira, Aralarreko kidearen esanetan.
Halaber, EA eta Batasuna hurrengo hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko aukeraren aurrean, Aralarreko koordinatzaile ordeak "Batasuna hain isilik egotea deigarria" dela esan du. "EA da hitz egiten ari den bakarra", esan du.
Bere ustez, "Batasunak barne debatearekin amaitu behar du eta hemendik aurrera izango duen estrategia adierazi", hortik aurrera, akordio batera heltzen baldin badira, "gizarteari azaldu beharko dio".