Itxi

Zinema

26. edizioari agur

Dramazko filmak saritu ditu Sundanceko Zinema Jaialdiak

Erredakzioa

Aurten, "Winter´s Bone" eta "Animalian Kingdom" filmak izan dira saridunak. "Baita nik ere" euskal produkzioak, azkenik, ez du saririk lortu.

Debra Graniken "Winter''s Bone" eta David Michôd zinemagilearen "Animal Kingdom" filmak saritu ditu Sundance Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 26.edizioak, larunbat gauean izandako emanaldian. Estatubatuar eta nazioarteko filme sailetan, hurrenez hurren, saritu dituzte bi drama hauek.

Alice Produce euskal ekoiztetxearen produkzioa den "Baita nik ere" pelikulak, bestalde, ez du aipamenik eskuratu. Lehian zegoen beste euskal produkzioak, Alex Montoya zuzendariaren "Nola ezagutu nuen zure aita" laburmetraiak, pasa den hilaren 26an lortu zuen epaimahaiaren ohorezko aipamena.

Sari banaketan, hiru latinoamerikar filmek ere jaso dituzte golardoak, hala nola, "Contracorriente" (Kolombia-Peru), publikoaren saria jaso duena, "Zona Sur" (Bolivia), Zuzendaritza eta Gidoi Onenaren sariak eskuratu dituena, eta "El hombre de al lado" (Argentina), Argazkilaritza Onenaren saria irabazi duena.

Bestelako saridunak

"Restrepo": AEBetako Dokumental Onena
"The Red Chapel": Nazioarteko Dokumental Onena
"Wasteland": Documental Onena, Publikoaren Saria
"happythankyoumoreplease": AEBetako Drama Onena, Publikoaren Saria
"Waiting for Superman": AEBetako Ez fikziozko Kontaketa Onenaren Saria

Sundance Nazioarteko Zinema Jaialdia Robert Redfordek sortu zuen 1981ean. Nazioarteko zinema independentearen erreferentea da egun. Aurtengo edizioak bihar bertan agurtuko gaitu.