Politika
Salakeria ETAri
PPk Eusko Legebiltzarrera eramango du 'Faisan kasua'
Erredakzioa
2006. urtean, azken su-etenean, estortsio sarearen kontrako polizia operazioa egiten ari zirela ETAri nork ohartarazi zion "lehenbailehen argitzea" eskatu du Carlos Urquijok.
PPk ''Faisan kasua'' Eusko Legebiltzarrera eramango du. 2006. urtean, azken su-etenean, ustez, salakeria baten bidez, Polizia estortsio sarea desegiteko operazio bat egiten ari zela jakin izan zuen ETAk.
Carlos Urquijo parlamentario ''popularrak'' kasu hori "lehenbailehen argitzea" eta "erantzukizun politikoen garbiketa" eskatu du, "terrorismoaren kontrako borrokan legez kontrako erak erabiltzea gaitzetsi" ostean.
"Demokrazia hautsi, ordezkari publikoengan konfidantza urratu eta instituzioen izena kaltetzen" dituen ekintzak saihestea eskatu dio ere Espainiako Gobernuari.