Itxi

Gizartea

Otsailaren 12 arte

Gaur hasi da ikasleen aurrematrikulazio epea

Erredakzioa

Aurrematrikulazioa berritasun batzuekin dator. Adibidez, gurasoek hiru zentro eta hizkuntza eredua aukeratu ahal izango dituzte.

Astelehen honetan irekiko da EAEko eskola publikoetan datorren kurtsorako prematrikulazioa egiteko epea sistema berri batekin. Modu horren arabera, gurasoek ez dute lehen aukera bezala hautatutako zentroaren lehentasuna galduko nahiz eta eskola horrek aukeratutako hizkuntza eredua ez izan.

Matrikulazio epea otsailaren 12an amaituko da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hizkuntza ereduen "benetako eskaintza" ezagutu ahal izateko, sistema berri bat diseinatu du. Horren helburua, "ahalik eta berme gehienekin familiek dituzten aukerak ezagutzea eta haien aukeren erantzunak hobetzea" da, Isabel Celaaren arabera.

Sistema berriarekin, aurrekoan bezala, hiru eskola aukeratu daitezke lehentasunarekiko antolatuta. Orain arte, hautatutako eskolak ez bazuen gurasoek aukeratutako hizkuntza eredua, lehentasuna galtzen zuten.

Orain, Hezkuntzak hiru eredu aukeratzeko era eskaintzen du: A (gazteleraz), B (elebiduna) eta D (euskaraz) eskola bakoitzeko, nahiz eta eredu hori eskola horretan eman ala ez, eta ez da lehentasunik galtzen.