Itxi

Mundua

Iruzkina

Ikuspegi ezkorra Ekialde Hurbiletik bueltan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada nazioarteko adituak Palestinako gatazkari buruzko iruzkina egin du, Ekialde Hurbiletik bidaia egin eta gero.

Ekialde Hurbiletik iritzi berria naizen honetan Israelen eta palestinarren arteko gatazkaren irtenbide negoziatua inoiz baina urrunago ikusi dut.

Okupatutako lurraldeetan israeldarrek kolonia gehiago eraiki nahi izateak ezinezkoa egiten du estatu palestinarraren sorrera.

Kolonia hauek benetako hiriak dira. Merkatalgune handi, eskola eta sinagogak dituzte. Batez beste kolonia bakoitzak 10.000 eta 40.000 biztanle arteko herritar kopurua jasotzen du. Gutxi batzuetan 100.000 dira herritarrak.

Guztira Zisjordaniako lurralde okupatuetan 300.000 judu bizi da. Haien ebakuazioa ezinezkoa da, hori agintzen duen edozein alderdi israeldarrek hauteskundeak irabazteko aukera guztiak galduko baitituzke.

Aldi berean, palestinarrei kolonia hauek okupatutako lurraldea ez bazaie itzultzen ezin da estatu palestinarra sortu. 1948 urtean kolono juduei okupatutako lurrak utziz gero, Israelgo estatua sortu zenean, palestinarrek eurena zuten lurraldearen %15 besterik ez lukete eskuratuko.

Hizbula Iranen laguntza medio armak erosten ari da. Israelgo galilearen aurka suziriz erasoak egingo balitu, orduan israeldarrek Libano bonbardatuko lukete.

Israel eta Siria arteko bakea ere ez da posible. Israelek ez ditu Golango lurrak itzuliko eta Siriak ez du hauek berreskuratzeko nahikoa indarrik.

Eta ingurumari honetan Obamak zer egin dezake? Ekialde Hurbileko agintariekin hartu eman ugari izan du AEBetako presidenteak, baina Ekialde Hurbilean egunotan izan ditudan hartu emanak ikusita, inork gutxi uste du bake akordioa inposatzeko gaitasuna duenik.