Itxi

Teknologia

Etorkizuna eskuetan

AirMouse, haririk gabeko etorkizuneko sagua

Erredakzio

Aparatu berria eskularru antzeko bat da eta laser izpi bati esker funtzionatzen du. AirMouse berria uztailean iritsiko da eta 130 dolar inguruko prezioa izango du.

AirMouse sagu berria eskularru antzeko bat da eta izpi laser baten bitartez funtzionatzen du. Horrela, teknologian espezializatutako www.newlaunches.com webguneak azaldu duenez, malgutasun handiagoa eta lan egiteko aukera gehiago ematen dizkio erabiltzaileari.

Horrez gain, aparatu berri hau jantzita izan arren, idazteko aukera ematen du, izan ere, airean dagoenean bakarrik funtzionatzen du.

AirMouse uztailean izango da salgai eta 130 dolar inguruko prezioa izango du.