Itxi

Gizartea

Internet eta prostituzioa

Haur pornografia, Facebooken bidez

Erredakzioa

Atxilotuek 15 eta 16 urteko gaztetxoen argazkiak erakusten zituzten eta sexu-zerbitzuak eskaini. Gutxienez bi hilabete egin ditu web orriak martxan. Gertakariak Indonesian jazo dira.

Bezeroak bilatzeko Facebook erabiltzen zuen haur pornografia sare bat desegin du Indonesiako Poliziak eta bi ustezko proxeneta atxilotu ditu, gaur jakitera eman dutenez.

Polizia-operazioa azken egunotan burutu Surabayan, Indonesiako bigarren hiririk handienean, segurtasun indarrek 15 eta 16 urteko gaztetxoen argazkiak erakutsi eta sexu-zerbitzuak eskaintzen zituen web orria antzeman ostean.

"Neskekin hitz-ordua nahi zutenek atxilotuekin jartzen ziren harremanetan txaten bidez", azaldu du Poliziaburuak.

Ikertzaileen arabera, gutxienez bi hilabete zeramatzan orri horrek martxan Facebooken.