Ekonomia
Nazioarteko hedapena
Ingeteamek bulegoak ireki ditu Frantzian, Alemanian eta AEBetan
Erredakzioa
Sektore fotovoltaikoko enpresaren ordezkaritza komertzial berriek produktuen eta ekipoen merkaturatzean eta mantenu-lanetan jardungo dute.
Ingeteam ingeniaritza enpresak, Bizkaiko Teknologia parkean kokatua, hiru ordezkaritza komertzial inauguratu ditu Toulousen (Frantzia), Munichen (Alemania) eta Kalifornian (AEBak) sektore fotovoltaikoan bere nazioarteko presentzia areagotzeko asmoz.
Iragan urrian irekitako ordezkaritza frantziarra instalazio fotovoltaikoentzako eguzki inbertsoreen merkaturatzean eta mantentze-lanetan arituko da. Bulego alemaniarra, bere aldetik, produktuen merkaturatzean eta ekipo fotovoltaikoen salmenta osteko zerbitzuan jardungo du. Azkenik, Silicon Valley ondoan kokatuko bulego estatubatuar inauguratu berriak, etxebizitzetarako, saltokietarako eta instalazio handietarako produktuak eta zerbitzuak eskainiko ditu.