Itxi

Artea

Jaialdia

Dantzaldiak estreinatuko du Campos Eliseos Antzoki zaharberritua

Erredakzioa

Josune Ariztondo Kultura diputatuak azaldu duenez, zinema dnatzaldiaren parte izango da Zinebi jaialdiarekin hitzarmen baten ondorioz.

Dantzaldia jaialdiaren 11. edizioa otsailaren 6a eta martxoaren 12a bitartean izango da. Bilboko Campos Eliseos Antzoki zaharberrituaren programazioan parte hartuko duen lehen ekitaldia izango da.

Josune Ariztondo Kultur diputatuak jakinarazi duenez, "lehen mailako" bost ikuskizun izango dira jaialdian.&' || 'nbsp;Zinebi jaialdiarekin sinatutako hitzarmen baten ondorioz, zinemaldia Dantzaldiaren parte izango da. "Dantzaren beste ikuspegi batekin gozatzea" posible izango da horrela. Martxoaren 12an Kukai Dantza Konpainia izango da Campos Antzokian, "(SOK)2" ikuskizunarekin.

Dantzaldia "tendentzia apurtzaileenak" bere baitan hartzen ditu Ariztondoren ustez, eta "bere nortasunaren gakoa mantenduz, euskal artisten presentzia bermatuz".

2009ko Espainiako Dantza Saria irabazi zuen Mal Pelok "He visto caballos" ikuskizuna eskainiko du otsailaren 7an eta La Fundicion aretoko arduradun Laura Etxebarriaren ustez, "zaldien askatasunaren borroka metafora bat da", Palestinaren egoera salatzeko. Otsailaren 13an eta 14an German Jauregik "Sunset on Mars" eskainiko du, "kanpotik datozen dantzariak" bildu nahi dituen lan batekin.

Eskola irekiekin eta mahai-inguruekin beteko du Dantzaldia 2010eko programa.