Futbola
Zazpigarrena
Valladolid: Mendilibar kargutik kendu dute
Erredakzioa
Athletic eta Eibar taldeetako prestatzaile ohia bere kargutik kendu dute azken jardunaldietako emaitza txarrengatik. Onesimo Sanchezek hartuko du bere postua.
Jose Luis Mendilibar Valladolideko entrenatzaile kargutik kendu du klubeko zuzendaritzak. Bere kargua gaur arte bigarren taldearen prestatzaile izan den Onesimo Sanchezek hartuko du.
Carlos Suarez klubeko presidentea berria prentsaurrekoan eman du eta Onesimo Sanchez denboraldi amaiera arte egongo dela gaineratu du.
Mendilibarrek bihar asteartea esango die agur bere jokalariei eta baita prentsari ere. Onesimok bere lehen lan saioa zuzenduko du asterartean ere.