Itxi

Mundua

Afganistanen

Soldadu espainiar bat hil dute atentatuz, Afganistanen

Erredakzioa

Hildakoa Jon Felipe Romero Meneses (21 urte) kolonbiarra da. Konboiak Elikagaien Nazioarteko Programa baten karabanari laguntzen zion. Sei zauritu izan dira.

Militar espainiar bat hil da eta sei zauritu dira Afganistanen konboi espainiar baten aurkako atentatu batean, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Hildakoa Jon Felipe Romero Meneses (21 urte) kolonbiarra da. Gutxienez beste sei lagun zauritu dira eztandaren ondorioz, iturri berdinen arabera.

28 urteko Jordi Francesc Rubio Carceller Lehor-armadako tenientea (Bartzelonakoa eta ezkondua) eta 23 urteko Daniel Ospina Quintana sodaldua (Kolonbiakoa eta ezkongabea) larri zauritu dira.

Gainerako lau zaurituak 24 urteko Juan Morales Aroca (Sevilla), 20 urteko Joshua Alcala Silvera (Tenerife), 23 urteko Carlos Gatos Guardado (Bartzelona) eta 19 urteko Gerson Jaime Rodriguez (Kolonbia) soldaduak dira.

Mina handi bat

Elikagaien Nazioarteko Programa baten karabanari laguntzen zion konboi militar espainiar batek atentatua jasan du Qala-i-Nawtik iparraldera, Sangateshen (Afganistan) autoen kontrako mina handi batek eztanda egin eta gero.

Espainiako soldaduek erasoari emandako erantzunaren ondorioz hiru taliban hil dira. Hiru talibanek erasoan parte hartu dute, Defentsa Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez.

Chacon

Carme Chacon Defentsa ministroa eta Julio Jose Rodriguez jenerala, Defentsa Estatu Nagusiko (Jemad) buruzagia Aireko Armadako hegazkin batean Afganistanera joango dira datozen orduetan, hildako soldaduaren gorpua aberriratzeko.

Fulgencio Coll Armadako Estatu Nagusiko buruzagia hegazkin berean joango da. Hegazkina Torrejon de Ardozeko basetik aireratuko da datozen orduetan, Defentsa Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.