Albisteak

Asteko disko berriak

Ocean Colour Scene eta Corinne Bailey Rae, lan berriekin bueltan

Garazi Urdanpilleta

Birminghameko taldeak Saturday diskoa argitaratu du eta artista britainiarrak, berriz, The Sea lana dakar.

Ocean Colour Scene: Saturday. Birminghameko taldeak estudioko bederatzigarren lana kaleratu du. Simon Fowler-en eta Steve Cradocken taldeak Cooking Vinil diskoetxearekin aterako du lan berria eta 14 kantu berri bilduko dituzte bertan. 90eko hamarkadako indie pop britainiar garrantzitsuena izandakoak kontzertu-birari ekingo dio diskoa kaleratu eta berehala baina, oraingoz, behintzat, Ingalaterran eta Iralandan baino ez dira arituko zuzenean.

Corinne Bailey Rae: The Sea. Galera eta itxaropena ardatz hartuta dator kantari britainiarraren bigarren diskoa. Bere izen bereko estraineko diskoak izandako arrakasta itzelaren ostean, 2007an ekin zion kantu berriak osatzeari. Baina 2008aren hasieran bere senar Jason&' || 'nbsp;Rae musikaria modu tragikoan hil ostean, urtebete baino gehiago izan da artista musika albo batera utzita. Lan berria, nagusiki, Leedsen eta Manchesterren grabatu du eta Corinnek berak ekoitzi du Seteve Brown eta Steve Chrisanthou ekoizleekin batera. Diskoko kantuak entzun dituztenek diote musikari eta talde ugariren ukituak dituztela kantuek, tartean, ECurtis Mayfield, Jeff Buckley, Stevie Wonder, Björk, Marvin Gaye, Radiohead, Nina Simone eta Pink Floydena.