Itxi

Gizartea

Iharduerak

Babes publikoko etxeen sustapena eztabaidatuko dute gaur, Zamudion

Erredakzioa

Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren ondorioz, mahaiak lanean hasiko dira gaur.

Babes publikoko etxebizitzen sustapena eta lurzoruaren beharra aztertuko dute gaur 50 lagun inguruk Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren ondorioz sortu diren lan-mahaietan.

Biharko bilera Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute. Parte hartzaileak lan-mahaietan banatuko dira eta mahai bakoitzean eztabaidatuko diren lehentasunezko helburuak zehaztuko dira, baita erronkari aurre egiteko mekanismoak eta konponbide posibleak eta jardun-lerroak ere.

Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren aurkezpen-jardunaldiaren ondoren, eta bertara gonbidatutako erakundeen ondorio eta ekarpenak aztertu eta gero, planteatutako ardatz estrategiko bakoitza sakontasunean landuko duten lan-mahaiak izango dira otsailean.

Hauek dira eztabaidatuko diren ardatz estrategikoak: Babes publikoko etxebizitzen sustapena eta lurzoruaren beharra; Etxebizitzen birgaitzea eta hiri-berritzea; Alokairuko parkea eta etxebizitza irisgarrien stocka; Etxebizitzaren sustapen-publikoarekin loturiko erakundeak eta Zerga-arloko, finantzaketako eta laguntzetako politika publikoak

Etxebizitzaren arloan agente publiko, sozial eta pribatu guztien arteko adostasuna lortzea da abiarazitako prozesuaren helburua, gaur Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez.

Euskadin hurrengo urteetan garatu beharreko lerro estrategikoak eta jardun-esparruak bideratzea ahalbidetuko duen adostasuna eta Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrean aurten aurkeztuko duen Etxebizitzaren Lege proiektuaren oinarri izango dena.

Jaurlaritzaren ustez, asmo handiko helburu hori lortzeko ezinbestekoak dira parte hartzaileen lankidetza eta ekarpenak.