Gizartea
Historiako filma kaskarrenak
Clooneyren 'Batman' filma, historiako pelikularik txarrena
Erredakzioa
'Empire' aldizkariko irakurleen arabera, 'Van Helsing', 'Catwoman' eta 'Tansformers' filmeak ere, kaskarrenen artean daude.
''Empire'' aldizkariko irakurleek historiako 50 filmerik kaskarrenak aukeratu dituzte. Ospe gutxiko zerrenda horretako lehen postuan George Clooneyren ''Batman eta Robin'' filma dago. Batmatarren historiako laugarren pelikula izan zen Clooneyrena. Zerrenda horretan Hugh Jackmanen ''Van Helsing'', Halle Berryren ''Catwoman'' eta Megan Foxen ''Tansformers'' pelikulak daude ere, kaskarrenen artean.
Filma kaskarrenen zerrendan erabateko nagusitasunarekin gailendu da ''Batman eta Robin''; 2000. urtean John Travolta protagonista izandako ''Campo de Batalla: la tierra'' (zerrendako bigarren filma) filmeak baino askoz boto gehiago lortu ditu. Clooneyrekin batera, Arnold Schwarzeneggerek, Uma Thurmanek, Chris O''Donnellek, Alicia Silverstonek eta Elle MacPhersonek parte hartu zuten filma horretan.
1997an grabatutako saguzarraren historiak hondoa jo zuen orduan. Urteetan zehar ez zen suspertu, 2005. urtera arte, alegia; orduan, Christopher Nolaren eskutik, ospe handia lortu zuen berriro ere, Chrisitan Bale protagonista zuen ''El caballero oscuro'' filman.
Clooneyrekin eta Travoltarekin batera, Mike Myersen ''Austin Powers'' dago, hirugarren postuan ''The Love Guru''-rekin. Bertan, Jessica Alba eta Justin Timberlake aktoreak parte hartu zuten.
Zerrendako postuen lehen hamarren artean topatzen ditugu ere: ''Los Inmortales''-en ondorengoa, ''Epic Movie'' edo'' El Incidente de M. Night Shyamalan''. Irakurleen iritziz oso pelikula txarrak izan ziren ere: ''Street Fighter: La Leyenda de Chu-Li'', ''Blade'' filmearen hirugarrena, ''Transformers 2'', ''Matrix Revolutions'' edo ''Superman'' pelikulako azkena. Era berean, Sam Raimiren ''Spiderman'' (hirugarrena) pelikula oso kaskarra izan zela uste dute.