Itxi

Beste kirolak

Saio parekatua izan zen

Binakako Urrezko Aizkolariak: Finalerdietarako lehen sailkatuak

K.I.

Erredakzioa

Atutxa II.ak eta Rekondok Lopez Azpilikueta eta Mugertza II kanporatu dituzte 17 segunduko tartearekin soilik.

Binakako Urrezko Aizkolariak lehiaketa aurrera doa eta jada finalerdietan ariko den lehen bikotearen izena ezagutu zen aurreko asteburuan: Atutxa II.a eta Rekondo dira. Saio parekatu batean 17 segunduko tartea atera zieten Lopez Azpilikuetari eta Mugertza II.ari.

Datorren asteburuan final laurdenetako beste bi lehia izango dira: larunbatean Donezteben Nazabal-Jauregi bikotea Arrospide-Erasunen aurka ariko dira. Igandean Legution Larretxea aita semeak eta Mugertza-Etxeberria lehiatuko dira.