Itxi

Mundua

Iruzkina

Washington, Atlantikora begiratzetik Pazifikora begiratzera

Jesus Torquemada

Obama ez da Europara etorriko AEBekin egitekoa den goi-bileran parte hartzeko, azken aldian Pazifikoko herrialdeetan jarri baitu arreta.

Munduaren ardatza Atlantikotik Pazifikora pasatu da. Horrela baieztatzen dute Barak Obamaren planek, ez baitu zuzenean parte hartuko Europar Batasunak eta AEBek egingo duten goi-bileran.

XX. mendean, munduaren ekonomia eta politika, Mendebaldean, AEBetan eta Europan zegoen. Orain, eta badira ia urte batzuk, ardatz hori Pazifikoan dago.

Obama ez da Europara etorriko, baina bai Pazifikoko bi herrialdetara, Indonesiara eta Australiara, hain zuzen ere.

AEBek lehentasuna ematen diete Pazifikoko herrialdeei, eta batez ere Txinari.

Txinak ozenki salatu du AEBek Taiwani armak saldu izana, Obama Dalai Lamarekin batzartzen bada horrek ondorioak ekarriko dituela ohartarazi du.

Iaz, Txina ez haserretzearren, ez zen Dalai Lamarekin elkartu AEBetara joan zenean, baina hurrengo bidaian, nola ukatu Bakearen Nobel saridun bat beste batekin elkartzea?

Hori horrela izanik ere, bi herrialdeen arteko harreman ekonomikoak oso garrantzitsuak dira, eta ezin dira erabat haserretu. Eta bitartean, munduan gero eta indar gutxiago duela ikusten du Europar Batasunak.