Mundua
Kabineteen bilera
Israel EBko kidea izatea da Berlusconiren ametsa
Erredakzioa
Lehen ministro italiarrak eta bere homologo israeldarrak haien gobernuen kabineteen lehenengo bilera egingo dute. "Israel Italiarengandik herrialde hurbilenetarikoa da", adierazi du Berlusconik.
Silvio Berlusconi lehen ministro italiarraren "ametsik nagusiena" noizbait Israel EBko kide izatea da.
Berlusconik eta Benjamin Netanyahu bere homologo italiarrak haien gobernuen kabineteen lehenengo bilera egingo dute.
Lider italiarra Ben Guriongo aireportura heldu zen atzo, Tel Avivetik hurbil, eta bileran bere gobernuko zazpi ministro ere izango dira.
Gaurko egunean Berlusconi Israelgo Kanpoko Arazoetako ministroarekin, Tzipi Livni oposizioko liderrarekin eta ondoren Netanyahurekin bilduko da.
Atzo Holokaustoaren Museoa bisitatu zuen eta Bigarren Munduko Gerran hildako sei milioi juduak omendu zituen.
Ondoren, Netanyahurekin afaldu zuen, eta "Israel Italiarengandik bost herrialde hurbilenetakoan bilakatu" dela ziurtatu du.
Bihar, Berlusconik hitzaldi bat emango du Israelgo Parlamentuan eta ondoren Mahmud Abás Palestinar Aginte Nazionalaren presidentearekin bilduko da Cisjordanian.