Itxi

Teknologia

Internet

Vicomtech-IK4 enpresak legezko deskargen sistema garatu du

Erredakzioa

Erabiltzaileek ikus-entzunezko edukiak deskargatu ahal izango dituzte diru birtualaren truke. Lehiaketak irabaziz edo inkestak erantzunez irabaziko dute diru hori.

Donostiako Teknologi Elkartegian kokatutako Vicomtech IK4 teknologia zentroa, ikus-entzunezko edukiak guztiz legalki deskargatzeko sare interaktibo berria diseinatzen dabil

Zentro teknologikoa zenbait unibertsitateekin, enpresekin eta ikerketa zentroekin batera, sistemaren garapenean lanean dabil. Erabiltzaileek ikus-entzunezko edukiak deskargatu ahal izango dituzte "tokens" diru birtualaren truke, eta hori eskuratzeko, galderetako lehiaketaren bat irabazi edo inkestak bete beharko dituzte. Erabiltzaileek emandako informazioa merkatu-ikerketak burutzeko erabiliko dute.

Eskuratutako kredituari esker, sakelako telefonotik, ordenagailutik ala LTDtik kontsultatu daitekeen edukien katalogo baterako sarbidea izango dute erabiltzaileek.

Horrez gain, plataformak erabiltzaile bakoitzaren gustuak eta lehentasunak aintzat hartzen dituen sistema du.