Itxi

Ekonomia

Langabeziak, gora

"Hurrengo hilabeteetan" enplegua sortzeko lanean ari da Jaurlaritza

Erredakzioa

Idoia Mendia bozeramaileak aitortu du Gobernuak jakin bazekiela aurten "urte txarra" izango zela enpleguari dagokionez.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Exekutiboko Sailak lankidetzan daudela "hurrengo hilabeteetan" euskal enpresak lanpostuak sortzeko gai izan daitezen.

Gobernu bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan, Mendiak hizpide hartu ditu gaur ezagutu diren langabezi datuak. Horien arabera, abendutik urtarrilera 7.486 pertsona geratu ziren lan gabe EAEn, eta guztira 135.687 daude langabezian.

Hori horrela, eledunak aitortu du Eusko Jaurlaritzak jakin bazekiela 2010 ez zela "urte ona" izango enpleguari dagokionez, baina "ziklikoki" hilabete batzuk besteak baino txarragoak direla ziurtatu du.

Horrenbestez, urtea amaitzean "argazki osoa" ikustearen alde egin du.

Sanz, neurri berrien alde

Bere aldetik, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak aitortu du langabezi datuak ez direla "positiboak", eta hortaz, 2009an abiatu zituzten pizgarriei eutsi egin behar zaiela eta 2010ean neurri gehiago abiatu behar direla.

Langabezia %6,46 hazi zen urtarrilean, hau da, Espainiako batez bestea baino gehiago.

Kazetariek datu horiei buruz galdetu diotenean, presidenteak erantzun du langabezia une honetan "arazo nagusia" dela eta aurre egin behar zaiola.