Albisteak
'Detalle del miedo'
Mikel Erentxunen aro berriko lehen lana martxoaren 23an helduko da
Garazi Urdanpilleta
Donostiarrak Mikel Erentxun & Las Malas Influencias izen artistikoarekin aterako duen estraineko diskoak soinu erabat desberdina izango omen du. Lehen singlea, "Angela" laster izango dugu entzungai.
Mikel Erentxunek lan oso berezia kaleratuko du martxoaren 23an: Detalle del miedo. Musikari donostiarrak duela zenbait hilabete iragarri zuen aro berria abiatuko duen diskoa izango da eta talde eta izen artistiko berriarekin iritsiko zaigu: Mikel Erentxun &' || 'amp; Las Malas Influencias (Nick Cave &' || 'amp; The Bad Seeds, Bruce Springsteen &' || 'amp; The E Street Band eta Ben Harper &' || 'amp; The Innocent Criminalsen bideari jarraiki, besteak beste).&' || 'nbsp;
Diskoa amaituta omen dauka jada. Kantuak Londresen grabatu zituzten abenduan eta laster lehen singlea helduko zaigu:&' || 'nbsp;"Angela". Bideoa grabatzea besterik ez omen da falta guztia osatuta edukitzeko.
Erabateko aldaketa omen dakar Detalle del miedo lanak. Askoz ere lan akustikoagoa eta lasaiagoa izango omen da eta hariek garrantzi handiagoa izango dute abestietan. Rocketik pixka bat urrundu omen da Mikel Erentxun eta country estiloari heldu omen dio gehiago lan berria osatzerako orduan. Abesteko era ere desberdina izango omen da, lasaiagoa, Wilco talde estatubatuarrak jorratutako bidetik.
Laster ezagutuko dugu donostiarraren aro berri horren lehen emaitza.