Albisteak
Musika berdea
Jack Johnsonek disko ekologikoa kaleratuko du
Garazi Urdanpilleta
Ekainean helduko zaigu Hawaiko artistaren estudioko seigarren lana. Disko osoa eguzki-energia erabilita grabatu du.
Jack&' || 'nbsp;Johnson estudioko seigarren lana prestatzen ari da.&' || 'nbsp;Ekainerako prest izan nahi du disko berria musikari hawaiarrak eta izenburuari, abestiei edo ekoizpenari buruzko iragarpenik egin ez badu ere, disko ekologikoa izango dela iragarri du artistak.
The Mango Tree izeneko bere estudio ekologikoan grabatu du lana, hawaiko Oahu uhartean eta&' || 'nbsp; eguzki-energia soilik erabilita grabatu ditu diskoko abesti guztiak. Musika berdea dakarkigu beraz, Jack&' || 'nbsp;Johnsonen lan berriak.
Lehen singlea apirila aldera helduko zaigu. Udaberrian, gainera, diskoa zuzenean aurkezteko birari ekingo dio musikariak eta ekaina aldera Europa aldera etorriko da. Alemanian, Holandan, Frantzian, Belgikan eta Danimarkan taularatuko ditu artistak bere kantu berriak.