Albisteak

Kontzertua

Los Delinqüentes taldea Gasteizera iritsiko da martxoan

Garazi Urdanpilleta

Martxoaren 26an Jimmy Jazz aretoan arituko da zuzenean Jerez de la Fronterako taldea. Sarrerak eskuragarri daude jada 16 euroren truke Ticketmaster sarean eta Caixa Galician.

Los Delinqüentes taldea Gasteizera dator. 2009an kaleratutako Bienvenidos a la epoca iconoclasta diskoa besapean hartuta iritsiko da Jerez de la Fronterako taldea Jimmy Jazz aretora. Reggaea, runba, popa, rocka eta beste mila erritmo nahasten dituzten kantu dibertigarriak taularatuko dituzte martxoaren 26an gaueko 21:00etatik aurrera.

Kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude 16 euroren truke ondorengo saltokietan: Ticketmaster sarea, 902 15 00 25, Fnac, Carrefour, E-Lecler, Caixa Galicia. Txarteldegian, berriz, 21 euroko&' || 'nbsp; salneurria izango dute sarrerek.