Binakakoa
Larunbatean jokatu beharrean
Binakako Txapelketa: Labriteko partida astelehenean jokatuko da
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Titin-Pascual bikotea Aimar Olaizoren eta Mendizabalen aurka ariko da Labriten.
Binakako txapelketako bosgarren jardunaldiko partiden zerrenda jakinarazi da. Deigarria da Labriten larunbatean jokatu beharrean astelehen arratsaldeko 19:15ean izango dela txapelketako partida, Titin eta Pascual Aimar Olaizolaren eta Mendizabalen aurka. Partida hau ETB-1ek zuzenean eskainiko du.
Jardunaldiko beste hiru neurketak honako hauek dira:
Ostiralean, Urdulizen, Irujo-Beroiz/Olaizola I-Apraiz
Larunbatean, Idiazabalen, Berasaluze VIII-Begino/Gonzalez-Laskurain
Igandean, Eibarren, Xala-Zubieta/Bengoetxea VI-Otxandorena