Itxi

Politika

Senatuan

Kontzertuaren 'blindajea' onartzeko pauso berri bat eman dute

Erredakzioa

Senatuko Komisio Konstituziogileak ontzat eman du 'blindajea'; orain, osoko bilkuran bozkatu behar dute. De La Vegaren hitzetan, Kontzertuari berme juridikoa ematea da 'blindajearen' helburu bakarra.

Senatuko Komisio Konstituziogileak Kontzertu Ekonomikoaren ''blindajea'' (Eusko Legebiltzarrean abiatu zen ekimena) onartu du gaur. Ekimen honen bitartez, Foru Arauak Lege bihurtzen dira. Beraz, EAEko hiru Foru Aldundietako arauak Lege izango dira, eta Auzitegi Konstituzionalak bakarrik izango du horiek aldatzeko eskumena.

Testua Senatuko osoko bilkuran bozkatu behar dute orain. Alderdi Popularrak ekimenaren aurkako botoa eman du gaurko saioan; izan ere, ez dago ekimenaren funtsaren aurka, baizik eta "aukeratutako bidearen" aurka.

Beraz, ekimenaren arabera, Foru Aldundietako arauak Lege izango dira, eta Auzitegi Konstituzionalak bakarrik izango du horiek aldatzeko eskumena.

Joan den abenduan Kongresuan onartu eta gero, Senatura heldu da lege-proposamena. PSEk eta EAJk adostu zuten ekimenaren tramitazioa aurtengo Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioan.

Berme juridikoa emateko

Kontzertu Ekonomikoaren ''blindajeak'' ez diola inori kalte egiten esan du gaur Logroñon Maria Teresa Fernandez de La Vega Espainiako presidenteordeak. "Pertsona bakar batentzat ere ez dakar kalterik", adierazi du. De La Vegak erantsi du Kontzertuari berme juridikoa ematea dela ''blindajearen'' helburu bakarra.