Itxi

Mundua

Iruzkina

Nazioarteko Diru Funtsak beti gauza bera aholkatzen du

Jesus Torquemada

Erredakzioa

NMFk aholkatu berri die Espainiari, Portugali eta Greziari jaitsi ditzatela soldatak baldin eta krisitik irten nahi badute.

Une honetako langabeziak, nahitaez ekarriko du soldaten murrizketa. Ez dago horretarako inoren aholkurik jarraitu beharrik, hala eskatu berri baitu Nazioarteko Moneta Funtsak. Lan merkatuaren berezko dinamikak garamatza horretara.

Mundu osoari eragiten dion ekonomia-krisia finantza-espekulatzaileek sortu dute, baina langileek ordainduko dute. Ez dago marxista itsua izan beharrik ondorio horretara iristeko.

Nazioarteko Diru Funtsak aholkatu berri die Espainiari, Portugali eta Greziari jaitsi ditzatela soldatak baldin eta krisitik irten nahi badute. Moneta Funtsak dioenez, herrialde horiek lehiakorrak izan nahi badute berriro, nahitaez, produkzio kosteak murriztu behar dituzte, eta horretarako, soldatak jaitsi.

Gainera, herrialde horiek gastu publikoa murriztu beharko lukete, enpresa publikoak pribatizatu eta zergak igo. Izan ere, Nazioarteko Diru Funtsak beti gauza bera aholkatzen du. Hauxe da Hegoamerikako ekonomiei 80ko hamarkadan ezarri zien botika eta 90ekoan krisian ziren herri asiarrei irentsiarazitakoa.

Oinarrian, badago nahikoa hipokresia erakunde horretan. Ez dago soldatak jaisteko esan beharrik, badaki-eta, praktikan jaitsi egingo direla. Langabezia handia da ekonomiak duen bitarteko eraginkorrena soldatak jaisteko. Mundu guztia langabezian dagoenean, jendea prest egoten da edozein soldataren truke lan egiteko.