Itxi

Mundua

50 zauritu baino gehiago

13 hildako, tartean hiru militar, Pakistanen izandako atentatuan

Erredakzioa

Ikastetxe baten inauguraziora zihoan konboi humanitario baten parean zartarazi dute lehergailua. AEBtako hiru militar hil dira eta elkarte humanitarioetako langileak onik atera dira.

Gutxienez 13 lagun hil dira, tartean AEBtako armadako hiru kide, eta 50 baino gehiago zauritu Pakistan hego-ekialdean izan den atentatuan. Iturri ofizialen arabera, konboi humanitario baten ondoan izan da eztanda.

Efe agentziak zabaldu duen informazioaren arabera, konboianatzerritarrak zihoazen, baina oraindik ezin izan dituzte argitu haiennortasunak, ezta Gobernuz Kanpoko Erakundearen izena ere, baina elkarte humanitarioetako kideak onik atera direla baieztatu dute.

Hildakoen artean lau atzerritar, lau polizia eta bost ikasle pakistandar daude. Leherketa neskentzako ikastetxe batetik hurbil jazo da.

Horren aurretik ''Dawn TV'' telebista-kateak esan du atentatuan hiru kazetari atzerritar ere hil omen direla.


Pakistango komunikabide batzuen esanetan, ikastetxe baten inauguraziora zihoazen, Madian herrian.

Leherketa handia izan da: gutxienez hiru ibilgailu suntsitu ditu eta ondoan zegoen eskola batean kalteak eragin ditu; eraikina behera etorri da eta hamarnaka ikasle harrapatuta geratu dira.