Itxi

Artea

Erakusketa

Mundu guztiko zabortegiei argazkiak egin dizkie Joseba Zabalzak

Erredakzioa

Otsailaren 5etik 25era izango da ikusgai Donostiako Ernest Lluch kulturgunean.

Joseba Zabalza argazkilariaren erakusketa, ''Ongi etorri zabor mendira'', otsailaren 5etik 25era ikusteko aukera egongo da Ernest Lluch Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan (sarrera Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenetik). Ordutegia, berriz, hauxe da: astelehenetik ostiralera (16:00etatik 20:30era) eta larunbatetan (17:00etatik 21:00etara).

Joseba Zabalza argazkilari nafarraren azkeneko lana hausnarketa honetatik abiatu da: “Neurririk gabeko kontsumitzen duen gizarte honetan, goi-mailako lau katu planeta hondatzen eta baliabideak murrizten ari dira, eta aldi berean beraien azpiko jendeari pazientzia eskatzen diete. Baina pazientzia amaitu egingo da noizbait.”

Joseba Zabalzak inork ikusi nahi ez duen tokira eraman du bere kamera: hainbat tokitako zabortegietara, bertan bizi direnen arnasa jasotzeko. Emaitza indarrez, egiaz eta galderaz betetako txuri-beltzeko argazki sorta da.