Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAEko Auzitegi Nagusiko magistratuen "ausardia" balioetsi du PPk
Erredakzioa
Fernando Ruiz Piñeiroren lana babestu du Oyarzabalek eta EAJri "boteretsuen aurrean makurtzen diren epaile esanekoak nahi dituen" galdetu dio.
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak, EAEko Auzitegi Nagusiko magistratuen "ausardia" balioetsi du, aurreko lehendakaria eta PSEko buruak ilegalizatutako Batasunarekin biltzeagatik akusatuen aulkian eseri dituztelako.
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, bere alderdiak EAEko Auzitegi Nagusiaren auzia artxibatzeko erabakia errespetatzen duela azpimarratu du Oyarzabalek, "kontua da zer edo zer legez kanpokoa ez izatea, baina une horretan, ez genuen moraltzat jo".
Oyarzabalek, Fernando Ruiz Piñeiro EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen lana babestu du eta eta EAJri "boteretsuen aurrean makurtzen diren epaile esanekoak nahi dituen" galdetu dio.
Euskadiko PPko idazkari nagusiaren ustez, "egoera aldatzen ari da, ''batasuno''ak besarkatzeko politika okerra aldatu delako, eta sozialistak bide zuzena hartu dute, eta orain, gurekin bat datoz terrorismoaren aurkako politika onena fronte guztietan terroristak deslegimitatzea dela".