Surf-a
Ostegun honetan
EITBn ospatuko da EHSFko Surf Gala
EITB
Oraingo honetan eta lehendabiziko aldiz, Bilbon ospatuko da, EITBko egoitzan. Joseba Iriondo, surflari eta kazetaria, izango dugu aurkezlea.
Ez da sorpresa bakarra izango. THE LOON VAGOS Laidako surflari eta rock taldearen eskutik, kontzertu paregabeaz gozatuko dugu; bideoak eta argazkiak, afaritxoa eta 20. urteurrenerako aurrikusitako programaren aurkezpena. Besteak beste, ETBn emitituko den surf filmearen trailerra, hala nola, "EHSF, 20 urte" izenpean ezagutzera emango den arropa linea berria.
Ia 300 pertsona espero ditugu: surflariak gehienak, baina baita babesleak ere, udaletxe ezberdinetako ordezkariak eta, batez ere, lagunak.